AINHOA SANZ: “ Ongi pasatzen dugu elkarrekin jolastuz, galdu eta irabazi gabe”
Ainhoa Sanz tufarroetara joaten den laguna da. 11 urte ditu, Irunberritarra da. Oso jatorra da eta duela urte asko tufarroetara joaten delako elkarrizketatu nahi diot.
· Egin tufarroen deskribapen txiki bat
Harri grisez betetako mendia da, harriak txikiak dira eta solteak, erortzean sekulako urratuak egiten ditugu eskuetan eta hanketan. Nahiko handia da ikastola ondoko muinoa eta belar gutxi dauka. Kabainaz beteta dago eta ikastolako haurrek joatea gustuko dugu. Urtean bitan gutxienez pasatzen dira ardiak altxonbidetik, eta beheko aldean, ardi kakaz betetzen da.
· Tufarroetara asko joaten zara? Zergatik?
Bai, kabainak egitea gustuko dudalako. Lagunekin egoten naiz eta jolastu, denon artean aukeratzen dugun jolasera. Ongi pasatzen dugu elkarrekin jolastuz, galdu eta irabazi beharrik gabe.
· Tufarroetan kabaina duzue? Noiztik? Zertarako?
Bai, 2013tik daukagu, lagunekin ondo pasatzeko. Handia da gure kabaina, denok sartzeko. Neguan eguraldi txarra dela eta ez gara joan eta erori egin zaigu, haizeak ere jotzen duelako. Udaberrian jasoko dugu berriz.
· Kide asko egoten zarete?
Bai, asko egoten gara. Koadrila osoa, Kalatuak gara, 9- 12 urte arteko neska mutilak.
· Zuhaitzak eta animaliak badaude?
Zuhaitzak oso gutxi eta animaliak nahiko genuke egotea. Batzuetan lagunetakoren batek ekartzen du bere etxeko txakurra edo…
· Guztiok konpartitzeko zerbait eramaten duzue?
Goxokiak era askotakoak… Gominolak gehien bat, erregalizak eta batzuetan patatak. Dena den, gehien konpartitzen duguna, jolasak eta elkarrizketak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario