martes, 18 de febrero de 2014

AZALPEN TESTUA


ARDIAK


Gu ez gara mendixkatik igarotzen garen bakarrak, ez horixe. Urtean bitan, Tufarroetik ardiak pasatzen dira, udaberrian zein udazkenean. Ezin dugu esan zehazki zein egunetan izaten den zeren eta oso goiz izan ohi da, gu esnatu baino lehen, eta ez dugu ikusten. Bere arrastoak, altxerria ikusten dugu. Gurean altxonbidea dago eta Bardeara, erriberara edo bortuetara, Zaraitzu aldera egiten dute bidaia. Bidaiari gehienak Nafarroako Rasa arrazakoak izaten dira.





DESKRIBAPENA:

Ardiaren artilea zuria eta horia da, batzuk beltzak badira ere. Bere artilea urte bat pasa ondoren oso luzea jartzen da. Uda etortzen denean ilea mozten diete. Buruari begiratuta ahoa eta sudurra arrosak dira. Belarriak zorrotzak dira naiz eta tente ezin duten jarri. Ardi kaka txikia, borobila eta beltza da, altxerri izenekoa. Arrek adarrak dituzte.


BIZILEKUA:


Batzuk baserrietan edo granjetan  bizi dira eta beste batzuk, tufarroetatik pasatzen direnak bezala,  mendian bortuetan edo Bardean. Ibili ere ibilitzen  dira batetik bestera eta bidean denbora pasatuko dute..


UGALKETA:


Bardeetara joaten direnak urtean behin izaten dute umea eta axuri bat edo bi izaten dute ardi bakoitzeko.  Ernaltzeko arra ardiaren gainean jartzen da.


ELIKADURA:
Ardiak belarra eta pentsua jaten du. Belarra dagoen lekura joateko neguan zein udan egiten dituzte migrazio hauek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario