IRUNBERRIKO SORGINAK
Tufarroetan hainbat belar eta fruitu aurkitzen ditugu, galdetuz oroit arazi didate bazela Irunberrin emakume bat “Maria Beltza” esaten ziotena eta sendagaiak egiten zituena...
Aitor Aranak idatzi zuen liburu hau, esperientzia handiko idazlea da Legazpiarra eta sari asko jaso ditu, garrantzitsuak, besteak beste Baporea, Azkue eta Txomin Agirre sariak.
Ilustratzaileak Asisko Urmeneta eta “Baltzizkueta” dira, marrazkilari ezagun eta bitxiak eta argitaletxea Txalaparta. 2003an argitaratu zen Nafarroa Oinez zela eta.
47 orriko ipuin honetan, 8 eta 10 urteko neska mutilak denboraren zurrunbiloan sartzen dira eta ateratzen direnean beste garai batean daude. Aldi berean, Garai hartako neska mutil bikote bat 2003an agertzen da.
Denboran atzera egiten dutenak Mari Beltza izeneko sorgina ezagutzen dute. Naiz eta sorgina izan, oso sorgin ona zen, landareekin sendagaiak egiten zituen. Baina, egun batean sorgina izateagatik kartzelara eramaten dute.
Zer gertatuko da Mari beltza sorginarekin? Zer egingo dute Mariabeltzari laguntzeko?
Oso istorio polita da ulertzeko zaila izan arren.
Istorio polita da, gainera, irakurtzen baduzue Mari Beltzaren istorioa ikasiko duzue!
No hay comentarios:
Publicar un comentario