GURE TXABOLA
Gure txabola, Nafarroako Irunberri herriko ikastolaren ondoan dago. Txabola egiteko toki hori erabaki dugu materiala dagoelako. Toki horri “Los Tufarros” mendia deritzogu. Ez pentsa sekulako etxea denik gure kabaina. Ate bat dauka hostoekin estalia, esertzeko paleak daude. Zenbait egur dago. Koadrila biltzeko lekua da, hor hitz egiten dugu, gominolak banatu eta zer egin pentsatu. Sartzeko bezala, irteera dago.
Frogak
1.- Igo minutu batean tufarro gainera.
2.- Materiala lortu txabolarako, batzuetan “lapurtu” ondokei.
Eta lortzen duzunean ARAUAK bete behar dira:
- Barruko gauzak ez mugitzea.
- Ez utzi ondoko txabolako jendea pasatzen.
- Lagundu zure txabolakoei.
- Konbidatu bakarra ekar dezakezu.
- Konbidatua baldin bazara ere, material bila joan behar zara
Ez pentsa lasai lasai egoten garela beti, azken honetan gure artean EZTABAIDA sortu da, arauak direla eta ez direla gaia: “5. Eta 6. mailako kabanian denok sartu behar dira?” Hori da galdera nagusia eta ondokoak jakina jartzen diren frogak eta arauak ongi dauden. Gure artean bi iritzi nagusi daude: Kabainarik hoberena betidanik 5. eta 6. mailakoei dagokigula esaten dutenak eta bakarrik beraiek sar daitezkela esaten dutenak eta konpartitzea nahi dutenak, denon artean eraikitzea bat ederra.
Iritzia eman nahi baduzue gure blogean: http://hitzasko.blogspot.com.es/ aukera duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario