martes, 25 de febrero de 2014

Ikastolan dabiltza, ezagutzen dituzue?

Pertsonaiak

Bi belarri handi daukat,
liburutegian ezkutatzen naiz
eta oso txikitxoa naiz.

Nor naiz?
Nirearen koloreko
txanoa dauka Txanogorritxok,
nireak  punta-puntan
dauka kriskitintxo.

Nor naiz?
Pipa bat daramat,
erretzailea naiz ni.
Oso potoloa naiz
badut jatekorik.
Zaku handi bat lepoan
opariz beterik
ez badakizu nor naizen
txapela buruan
daukat nik.

Nor naiz?

Pertsonaia

                            OLENTZERO

Olentzero es un hombre al que  muchos de los niños adoran, es amable y hace regalos a todos los niños y niñas que creen en èl o se portan bien.
Tiene una gran barriga, y un burro que le acompaña. Siempre lleva una boina y tiene una gran barba tan blanca como la nieve. Tiene los ojos azules como el cielo y una boca pequeña y roja como la nariz de Rodolfo. Siempre va vestido con un enorme traje de casero y unas pequeñas albarcas marrones como la cascara de una nuez.
Estoy segura de que tu te habrás portado bien y de que te traerà muchos regalos.

Galdetzen duenak...

AIMAR BIDONDO: “Txominek kaña asko sartzen du”


Aimar Xabier anaiarekin.


Aimar Bidondo nire gelako lagun bat da. 11 urte ditu. Irunberrin bizi da eta oso jatorra ere. Elkarrizketatu nahi diot nire klasean dagoelako.








Lucia.- Seigarren maila oso zaila da?
Batzuetan, Txominek  kaña asko sartzen du.

  • Zein da zure materia gustukoena?
Soin hezkuntza, kirolaria naizelako.
  • Zein da zure irakasle gustukoena?
Elena eta Txomin, dantza eta soin hezkuntza eta dantza beraiekin egitea gustuko dudalako.


  • Testuak egitea gustatzen zaizu?
Bai, dibertigarria da.

OTOÑO

     OTOÑO



La calle mayor se oscurece ,
mientras el otoño aparece.
Las hojas de los árboles se marchan,
mientras la primavera aguarda.
El otoño aparece,                                 
el verano se desvanece.
El bosque se viste de rojo color,
cuando se va el amarillo calor.
Las setas recogemos
y el fuego encendemos.

martes, 18 de febrero de 2014

TUFARROEN MOUNSTROA

Antonio mutil jatorra eta altua  zen, herri eder batean bizi zen,  herri horretan janaria falta zen. Egun horretan ibiltzera joan zen, bidenabar basafruituren bat  harrapatzen zuen jateko, Tufarroetara hurbildu zen arkakaratsen fruituak biltzera eta sekulako janari biltegia ikusi zuen.

Mounstroak eraman zuela janari guztia ikusi zuen.

Munduko jolastokirik zabalena



Lagunekin jolasteko gogoa duenari jolastoki eder batera, Tufarroetara,  etortzeko gonbidapena

Noiz: Ez du inporta ordua, edozein orduetan lagunak izango dituzu. Joan-etorria etengabea da: Musika eskolara doazenak, futbitora, merienda bila,...  Ez da komeni ikastolako ordutegian.

Non: Irunberin, Arangoiti ikastolaren ondoan.
Bereziki gonbidatzen dizuet gure Tufarroetako txabolara. Erosotasun batzuk baditu, asko ez, aulki moduko bat dago  eta motxilak uzteko leku bat..
Tufarroak jolastoki mundiala dira,  zure mundua sortu al duzu imajinazio pixka batekin,  txabolak egin ditzazkezu, txirrindularendako goitibehera, izkutaketara edo harrapatzera jolastu etab...

Espero dut ondo pasatzea

Irunberriko sorginak

                          IRUNBERRIKO SORGINAK

Tufarroetan hainbat belar eta fruitu aurkitzen ditugu, galdetuz oroit arazi  didate bazela Irunberrin emakume bat “Maria Beltza” esaten ziotena eta sendagaiak egiten zituena...

Aitor Aranak  idatzi zuen liburu hau, esperientzia handiko idazlea da  Legazpiarra eta sari asko jaso ditu, garrantzitsuak, besteak beste Baporea, Azkue eta Txomin Agirre sariak.
Ilustratzaileak  Asisko Urmeneta eta “Baltzizkueta” dira, marrazkilari ezagun eta bitxiak eta argitaletxea Txalaparta.  2003an argitaratu zen Nafarroa Oinez zela eta.

47 orriko ipuin honetan,   8 eta 10 urteko neska mutilak denboraren  zurrunbiloan sartzen dira eta ateratzen direnean beste garai batean daude. Aldi berean, Garai hartako neska mutil bikote bat 2003an agertzen da.
Denboran atzera egiten dutenak  Mari Beltza izeneko sorgina ezagutzen dute. Naiz eta sorgina izan, oso sorgin ona zen, landareekin sendagaiak egiten  zituen. Baina, egun batean sorgina izateagatik kartzelara eramaten dute.
Zer gertatuko da Mari beltza sorginarekin?  Zer egingo dute Mariabeltzari laguntzeko?
Oso istorio polita da  ulertzeko zaila izan arren.

Istorio polita da, gainera, irakurtzen baduzue Mari Beltzaren istorioa ikasiko duzue!




Eztabaida tufarroetan

GURE TXABOLA

Gure txabola, Nafarroako Irunberri herriko ikastolaren ondoan dago. Txabola egiteko toki hori erabaki dugu materiala dagoelako.  Toki horri “Los Tufarros” mendia  deritzogu. Ez pentsa sekulako etxea denik gure kabaina. Ate bat dauka hostoekin estalia,  esertzeko paleak daude. Zenbait egur  dago. Koadrila biltzeko lekua da, hor hitz egiten dugu, gominolak banatu eta zer egin pentsatu.  Sartzeko bezala,  irteera dago.        

Txabolako kide izatea ez da lan erraza froga asko egin behar dira, gainera txabola bakoitzak bere arauak jartzen ditu:
Frogak
1.- Igo minutu batean tufarro gainera.
2.- Materiala lortu  txabolarako, batzuetan  “lapurtu” ondokei.

Eta lortzen duzunean ARAUAK bete  behar dira:

- Barruko gauzak ez mugitzea.
- Ez utzi ondoko txabolako  jendea pasatzen.
- Lagundu  zure  txabolakoei.
- Konbidatu bakarra ekar dezakezu.
-  Konbidatua baldin bazara ere,  material bila joan behar zara

Alkateari

Irunberrin, 2014ko otsailaren 13an
TUFARROAK

Irunberriko alkate jaunari:
Lehenik esan zorte handia dugula eta eskertzekoa dela, tufarroak, horrelako jolasparke naturala gure ikastolaren ondoan egotea. Nire lagunak eta nik, behintzat,  eskertzen dugu.
Bestalde, kabainak egiten ditugu eta lagun guztiak oso ondo pasatzeko dugu, elkarrrekin  gaude... Eta lan eta lan egin ondoren hainbat gauza lortzen ditugu.  Egun batean harrizko trono bat egin genuen.

AZALPEN TESTUA


ARDIAK


Gu ez gara mendixkatik igarotzen garen bakarrak, ez horixe. Urtean bitan, Tufarroetik ardiak pasatzen dira, udaberrian zein udazkenean. Ezin dugu esan zehazki zein egunetan izaten den zeren eta oso goiz izan ohi da, gu esnatu baino lehen, eta ez dugu ikusten. Bere arrastoak, altxerria ikusten dugu. Gurean altxonbidea dago eta Bardeara, erriberara edo bortuetara, Zaraitzu aldera egiten dute bidaia. Bidaiari gehienak Nafarroako Rasa arrazakoak izaten dira.




Tufarroak direla eta...


AINHOA SANZ:  “ Ongi pasatzen dugu elkarrekin jolastuz, galdu eta irabazi gabe”







Ainhoa Sanz tufarroetara joaten den laguna da. 11 urte ditu,  Irunberritarra da. Oso jatorra da eta duela urte  asko tufarroetara joaten  delako elkarrizketatu nahi diot.



·         Egin tufarroen deskribapen txiki bat
Harri grisez betetako mendia da, harriak  txikiak dira  eta solteak, erortzean sekulako urratuak egiten ditugu eskuetan eta hanketan.  Nahiko handia da ikastola ondoko  muinoa eta belar gutxi dauka. Kabainaz beteta dago eta ikastolako haurrek joatea gustuko dugu. Urtean bitan gutxienez pasatzen dira ardiak altxonbidetik, eta beheko aldean, ardi kakaz betetzen da.

Izen zopa


A
I
M
A
R
P
I
D
A
D
I
K
I
D
H
O
J
S
F
G
N
E
E
N
E
K
O
F
F
X
H
R
N
E
G
L
K
C
G
R
O
V
V
I
A
I
S
V
F
A
A
I
S
Z
T
D
A
A
K
B
F
R
H
E
Z
I
D
V
Z
J
L
U
C
I
A
A
Z
B
H
D
X
L
Y
C
N
C
Q
A
X
X
B
E
E
N
Q
W
B
G
N
P
AURKITU NORTZUK SARTZEN DIREN 5. ETA 6. MAILAKO TXABOLAN ! ! !
Haien izenak agertzen dira.