jueves, 10 de diciembre de 2015

ARGIA





1.- ARGIA eta ARGI ITURRIAK

Kontuan hartuta ARGI ITURRI ezberdinak ditugu:


Naturalak... naturan sortutakoak, eguzkia, izarrak, eta haninbat animaliek sortutakoak: ipurtargia


eta artifizialak.... gizakiak sortutakoak, bonbila, linterna, sua.



1.- ARGIA ETA GORPUTZEK ARGIAREKIKO DUTEN PORTAERA

 Argiak izaera ezberdineko gorputzen aurrean modu desberdin batean jokatzen du eta gorputz horiek horren arabera sailka ditzakegu.

Argiak gorputz bat jotzen duenean...

Gorputzak ez badio argiari iragaten uzten, beste aldekoa ikustea galaraziz  opakoa izango da, itzala sortzen du.

Gorputzak iragaten uzten badu argia irudiak lausoak ikusiz transluzidoa edo zeharrargitsua izango da.

Gorputzak argiari pasatzen utziz beste aldean dagoena ikustea ahalbidetzen duena, gardena.

1.- ARGIAREN HEDAPENA

Edozein argi iturritik abiatuta argia hutsean heda daiteke, gasetan likidoetan eta hainbat solidoetan. Dena den abiadura eta norabidea alda dezake.


2.- ARGIAREN PROPIETATEAK

2.- ISLAPENA

Gorputz opako batera  argi izpiak iristen direnean gorputz horrek bueltatu egiten ditu. Fenomeno horri islapena deritzo eta horri esker ikus dezakegu gauzak.   Gainalde lauen gogorra eta leuna denean, ispilua, izpiak paralelo irteten dira eta irudia islatuta ikusten dugu. Gainalde lauen gogorra eta leuna ez denean, aldiz izpiak hainbat norabidetan islatzen dira.

2. ERREFRAKZIOA

Badakizu argia ez dela abiadura berean elementu guztietan. Argia uretan, beiran mantsoago joaten da. Argia leku batetik bestera igarotzen denean abiadura aldatzen bazaio, norabidea ere aldatu egiten da. Abiaduraren aldaketan gertatzen den argien izpien desbideratzeari errefrakzioa deritzogu. Abiadura handiago dela ondorioz errefrakzioa handiago izango da.



 3.- ostadarra

Eguzkiak ematen digun argia argi zuria deritzogu. Argi zuria hainbat uhinez osatuta dago. Uhin bakoitzak kolore bateko  izpia da. Argi zuria askotako argien elkartea da.

Argi zuria inguruneak zeharkatzen denean errefrakzioa eman daiteke. Argiaren banaketa eta deskonposaketa gertatzen da. Fenomenoa pasatzen da argia euri tantak zeharkatzen  denean eta ostadarra sortzen da,  euri tantek prismen funtzioa egiten dute.



3.- KOLOREAK


Ikusten diren objetu guztiek bi eratan igortzen duten argia batzuk argi iturriak dira,  argia sortzen dute.Adibidez, linterna. Besteek argi ematen dienean argia islatzen dute  ez dira argi iturri. Beraz hormak linternak sortutako argia islatzen du.
 Argia ematen ez duten  objetuek kolorearen absorbzioa, xurgatzen dute eta horrekin kolorea hartzen dute. Eguzkiak objetu horiei eragiten dienean kolore batzuk xurgatu eta beste batzuk islatzen du. Islatzen diren kolorean ikusten ditugu. Beltzaren kolorea kasu berezia da, kolore guztiak xurgatzen dituelako. Zuria berriz, argia xurgatzen ez denean ematen da. Gure begiak argiaren eraginez behar du nerbio zelula dituzte eta  horiei esker koloreak ikusten dugu. Argi gutxi dagoenean nekatuta ematen da eta  koloreak nekez ikusten ditugu.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario